XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoa, beti barkatzen gaituen Aita ona da Eta altxa, eta bere aitarengana abiatu zen.

Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak, eta erruki izan zuen; joan zen lasterka harengana, besarkatu zuen eta musuka hasi zitzaion.

Semeak esan zion: Aita, bekatu egin dut zeruaren aurka eta zure aurka; ez dut gehiago zure seme izenik merezi.

Aitak, ordea, esan zien bere morroiei: Ekarri berehala soinekorik ederrena, eta jantz iezaiozue; ekarri zekor gizena, eta hil; jan dezagun eta jai egin: nire seme hau hila bait zegoen, eta biztu egin da; galdua zegoen, eta aurkitu dugu.

Eta hasi ziren jai egiten (Lk 15,20-24).

Hitzaldi hau haurraren kuadernoan duzue haurrentzat moldaturik.

On izango litzateke, gaia zuek osatzea Haurrekin batera, Jesusen gizonenganako barkamenaz ari den Ebanjelioko beste pasarte bat irakurriz eta haiekin hizketatuz (Zakeo, Lk 19,1-10; hala besteak).

Jainkoak agertzen digun maitasun hain haundia azpimarratu behar duzue: Jainkoaren maitasuna gizonen bekatua baino haundiagoa da; eta damutzen bagara eta aldatu nahi badugu (bihotz-aldatzen bagara), Jainko Aita pozez betetzen da eta jai egiten du.

Sustraizko hitzez esanda: Jainko Aitak ez gaitu maite onak edo txarrak garelako: bere seme-alabak gaituelako maite gaitu.

Bihotz-berritzearen beharra ere aurkeztu behar diezue, gaizki egina ezagutu eta onbihurtzearen beharra... Hori eskatzen digu Jainko Aitak bere maitasuna eta bere barkamena guregan isurtzeko.

Kanta dezakezue haurrekin Eskerrik asko Jauna, Jaunari, digun maitasuna eskertzeko.

Abesti hau haurraren kuadernoan dago eta berak erakutsi diezazueke.